2Begiekin |
BEGIRATZEKO BEGI BI BAINO EZ DIRA BEHAR... BAKARRAREKIN, BAINA, BEGIRA GENEZAKE. |
Hauxe da neure eskua;
ezkerrekoa.
Erditik egiten duen arrakala hori bizitzaren marra dut.
Dagokidan eternitatea bezain luzea da.
Mutur batean hasi zen,
beste muturrean amaituko da.
Sigisagan doakit lerroa,
bizitza lez.
Une batzuetan sakonago
besteetan, aldiz,
sakonegi.
Bazterreko marrak utzitako zidorrak dira.
Inoiz hartu nuen okerren bat
sekula zehartuko ez ditudan aukera galduak.
Aukera utziak.
Aukera ezezagunak.
Mendixkak poz uneak dira.
Asko.
Minak bezainbeste.
Ikusten duzunez elkorra dut eskua;
abegikorra eta amultsua.
Edozein gorputz irudika dezake neure esku honek.
Gustatzen zaizkio; bularrak, bizkarrak, beste eskuak…
gustatzen zaizkio; luzeerak, zabalerak eta hondamendi naturalak.
Gustatzen zaizkio; korapiloak, bustitasunak eta ilea.
Urruneko haiek atzamarrak ditut.
Bost.
Jostariak eta borrokalariak.
Eta gorago, atzazalak.
Edozein eskuk behar duen tontorra.
Tarteko arraiak iraganeko orbainak dira:
Bizikleta erorketa, saskibaloiko lesioa, boligrafoen hondarra.
Hauxe duzu
neure
eskua.
Ezkerrekoa.
Txikitasun sentsazioa.
Arnasa hartzen hasten zaren sentipena.
Zapatak eranzten hasi naiz,
ortozik eta zutunik
Arropa kendu dut.
Lurrak eta nik bat egin dugu.
Bera naiz ni
neu naiz bera.
Handitasun horretan
ezer barik
dena sentitu naiz.
Photograph by AfriPics/Alamy (via Best Trips 2013 — National Geographic)
Black Forest, Germany (by youngdoo)
Dublin, Ireland (by Axiraa)
Road Compression (by Stuck in Customs)
waltz (by ewitsoe)
Buis-les-Baronnies, France (by raz1940 et Charlotte)
Florence Skyline (by nabilishes)