2Begiekin |
BEGIRATZEKO BEGI BI BAINO EZ DIRA BEHAR... BAKARRAREKIN, BAINA, BEGIRA GENEZAKE. |
Begiradak metatzen ditut.
Sortu eta atoan harrapatzen zaituzten argazki klikak.
Denbora hausten duten zulo beltzak dira.
Hain betirakoak
Gaur zurea batu dut
Sedukziorako antzezpena.
So iheskor multzoa hasieran
begien atzean ostendu zara, gero
baina akabukoan ikusi zaitut.
Une hori nirea izan da.
Gurea.
Argia bezain bizkorra.
Ezerezaren matazan galdua
Gomuten artean, txikiena.
segundu hura dagoeneko zakuratuta dago.