2Begiekin |
BEGIRATZEKO BEGI BI BAINO EZ DIRA BEHAR... BAKARRAREKIN, BAINA, BEGIRA GENEZAKE. |
Gauzaez hasi ohi gara
Xalo
malats
gomuta barik.
mehar zabaltzen zaizkigu begiak
oro eta dena gertagarri dela sinestuta.
munduaren hatsarrea da
hain bizkor doakigun …. dagoeneko joan den hori
Behatzen hasi eta atoan
kontzientzia isiotu egiten da
nor izaten hasten gara
edo zer
alegia, edozer.
eta garenak gorpu azkortzerakoan jabetzen gara:
atzo ere bagarela.
Gauza ñiminoetan dago zoriontasuna deitzen dugun zera hori.
Ez du behar suziririk
ez hotsandirik
Maiz,
jenderik ere ez du behar.
Beharbada
lauzatu gorri bat
eta argi-txintaren beroa.
Herioak jabaltasuna inarrosten ez zuen aro bat egon zen.
Artean, joanak beti ziren eskapuak
asagokoak, besteenak.
Nireak, ez.
Beti-betiko-betikotasuna
berbak bazuen lekurik gure geurea zen hiztegian.
Beti: Amaierarik ez /Sinonimoa: Eternitatea.
Aspaldian
Existentzia eta bere hutsartea gauza bera zirenean.
Gerizpeak
Itzalatasuna edo…
-keria
Beti ez da beti;
eternitatea is out
dagoeneko iraungitze datarik badugu.
(Nork jakin nahi du iraungitze-data?)
Malkoek alatzen dute haragia sakonerarik ez duten kraterrak eraginez
MInaren bideak markak uzten dizkigute
barrurik barrenenean desokupazioak maite ditugunen izen-abizenak daramatza
Dagoeneko
eskelak
irakurtzen
hasi
naiz.
Z
A
I
N
HIzki batek dena alda lezake.
Z
E
I
N
Andraize marmarra,
arrasti usaina.
artatxorien txioen aranotsak.
Lainoek marrazki gorrixkak egiten dituzte.
Bizitzaren suetena da.
Zer egingo zenuke bizitzaren azken liparretan ospitaleko ohe batek bahiturik bazintu?
Zer, heriotza zu bezain erreala balitz?
Zer, medikuak ”egia nahi duzu” galdetuko balizu…?
…azken guda dantza balitz…?
…akabukoa…
…Zer?
Desirak 11 forma izan litzake.
7 aurpegi + 1.
-edozein musuren atariko diren ezpain haragitsuak,
-zure begietan pausatzen den so herabea
-hitzen sinfonia zuzentzen duen esku zozkotsua.
Ahots 1 ere bihur daiteke desiogarri
IZAN liteke
berba egiteko era, esaldi eraikidura.
Eta berriz ere barrua leher liezazuketen ezpain mardokiak.
Iheska egiten dizuten begi berdeak
eta haizeak mardotzen duen boza.
Umela giroa
Ateri, parke honetan.
euria dakar.
Aterkin gorria sakelean.
11 arrazoi eman nitzake desiorako:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
ZU.
Granadondoak
bere baitan darama
negarra;
zalutuezina.
ihartezina.
Mendebaldea du sartzaiera gautu egiten gaituen itzalak
Argia itzungi ahala hotzak hartzen du espazio oro
Inbasioak erakuts ezin litezkeen ziegatutako munstroak askatu ohi ditu.
Atea noiz zabalduko zain dauden mamu eskergaroak
Marrumaka eta murrusaka latzikararen atariko dira
Gauzain izan nahi duzu orduan
jabetzen zaren arte:
Zu zara munstro horiek.
Zer izango du buruan drogatokiko atarian behearen gain umelean jesarrita dagoen gizonak?
Barruratzerakon zeri begiratuko dio lehenago xiringari ala kafe beroari?
Bigarren pisuko emakumeak goizeko orduko txikietan telebista amatatzen duenean beldurrik sentituko al du?
Andamioetan jauzika dabiltzanek zein mendi eta horma esturekin egiten dute amets?
Hirurogeita hamarretik gorako bikotearen oheko zein tokitan egongo da pasioa?
Itsasertza goitik begiratzen duten kalatxoriek non emango dute gau hotz hau?
Auzokideen ume txikiaren ametsetan mamurik zitalena zein ote den imajina dezake bere amak?
Bizitzaren hustasunak benetan bete litezke?
Ordu txiki hauetan esna dagoen beste norbaitek pentsatzen al du mundua handiegia dela, bakardadea gordinegia eta kantu bat izan daitekeela geratzen zaigun itxaropen bakarra?
Heldulekuak inoiz ez daude norberagan.
Los asideros nunca están en uno mismo.
Ka - The night´s Gambit (Iron Works - 2013)
Tindatuak 27
Photograph by AfriPics/Alamy (via Best Trips 2013 — National Geographic)
Black Forest, Germany (by youngdoo)
Dublin, Ireland (by Axiraa)
Road Compression (by Stuck in Customs)
waltz (by ewitsoe)